Melania Samaniegok 100 urte bete ditu

Erroxape Emakumeen Elkartearen eta Bermeoko Udalaren lore sortak jaso ditu goizean egin dioten ospakizunean.

Melania Samaniego 100 urte Erroxapeko kideak abesten. Argazkia: Bermeoko Udala

Melania Samaniego Calvo bermeotarrak 100 urte bete ditu gaur, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin diote gaur goizean. San Frantzisko elizako 09:00etako meza baliatuta, Erroxape Emakumeen Elkartekoak eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertaratu dira Samaniego zoriontzera.

Melanina Samaniego 100 urte

Bermeoko Udaleko zinegotziak Melaniagaz. Argazkia: Bermeoko Udala

Samaniegok pozik jaso ditu elkartearen eta udalaren lore sortak, eta Erroxapeko kideen abestietaz gozatzeko aukera ere eduki dute bertaratutako guztiek. Elizak jarrita, gainera, ardoa eta gailetak dastatu dituzte.