Garbigune mugikorra, Morgan
Atzo hasi eta otsailaren 22ra arte, garbigune mugikorra Morgan egongo da.
Garbigune mugikorra Busturialdeko udalerrietan egon eta egongo da. Hain zuzen ere, Ereñon nahiz Muruetan atzora arte eskuragarri egon ondoren, atzo bertan zabaldu zuten Morgan, eta hilaren 22ra arte egongo da. Herriz herriko garbigunea erabiltzen dutenek ondorengoak utzi ahalko dituzte bertan: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresnak, etxeko olioa (ontzi txikitan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak edo disolbatzaileak, aerosolak, kutsaturiko xurgatzaileak, tonerrak zein tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.