Inauterietan Astrakelarrera joateko sarrerak etzi erosi ahalko dira
Inauterietako barikurako (otsailak 17) Astrakelarrie antolatu dute Astran, eta bertara joateko sarrera beharko dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Hain zuzen ere, sarrerak etzi (otsailak 9, eguena) 19:30etik aurrera eskuratu ahalko dira Astrako barran, 3 eurotan. «Gauetako jaietan jende kopurua izugarri handitu da, eta Astrako edukiera zaintzeko asmoz, sarrera txiki bat jartzea adostu dugu», azaldu dute antolatzaileek.
Euskal mitologia da aurtengo ostiral meherako Gernika-Lumon aukeratu duten gaian, eta hilaren 17an 20:00etan hasiko dute Astrakelarrie; Dj Marik musikatuko du Astran, eta aurreratu dutenez, “sorgin, aker, azti, edabe magikoz eta errituz beteko dute Astrako kobazuloa”.