Katsugen ezagutzeko aukera emango du Berbalagun egitasmoak
Gizarte eta Kultura Etxeko lehenengo solairuko 1.4 gelan egingo dute tailerra, eguenean (otsailak 9), 12:30etik 13:30era. Izena eman behar da.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Katsugen ezagutzeko eta praktikatzeko aukera egongo da eguenean (otsailak 9). Gizarte eta Kultura Etxeko lehenengo solairuko 1.4 gelan egingo dute tailerra, 12:30etik 13:30era.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, doan izango da tailerra. Hori bai, parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo WhatsaAppez mezu bat bidalita.
Katsugen undo Japoniatik datorren artea dela jakinarazi dute antolatzaileek, “mugimendu leunetan oinarrituta”. Beraz, adin guztiei zuzendutako “tailer aproposa” dela aipatu dute.