Bertsolari gazteei plazarako aukera ematea du helburu Plazara! ekimenak, eta Gernika-Lumon hasi dute Bizkaian barrena egingo duten zirkuitua, barikuan. Beñat Bilbaok, Enare Muniategik, Maite Sarasolak eta Araitz Katarainek girotu zuten arratsaldea, eta Aitor Etxebarriazarraga aritu zen gaiak jartzen.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta tokian tokiko bertso eskolen elkarlanetik jaio zen duela bi urte Plazara! ekimena. Bertsolari gazteei plazarako aukera ematea du helburu, “plazaratzean eragitea”, baita bertsolari gazteen arteko saretzea eta talde izaera indartzea ere. Aurten, iazko moduan, Gernika-Lumon hasi dute Bizkaian barrena egingo duten zirkuitua, eta giro apartean bildu ziren Arrano tabernan.
Hala, Beñat Bilbaok, Enare Muniategik, Maite Sarasolak eta Araitz Katarainek girotu zuten arratsaldea, eta Aitor Etxebarriazarraga aritu zen gaiak jartzen.
Eskualde bakoitzean bertako bertso eskolak prestatzen du saioa, eta Lilibertsokoek hartu dute Busturialdekoa antolatzeko ardura, Sare Gernika-Lumogaz batera. Hala, zehaztu dutenez, beste gai batzuen artean euskal preso, iheslari eta deportatuen gaia izan zuten mintzagai.