Euskadiko zaldi proba txapelketa, Kortezubin
Domekan [urtarrilak 29] ezarri dute hitzordua. Hiru parte hartzaile ariko dira.
Euskadiko Zaldi Proba Txapelketa hartuko du asteburuan Kortezubik, zehazki, domekan [urtarrilak 29] ezarri dute hitzordua, 18:00etan. Hiru parte hartzaile ariko dira norgehiagokan; Nabarnizeko Jatetxe Nabarniz, Mungiako Taberna Goietas eta Aulestiko Koba. Ordezko taldea Garzia alabak izanik.
Kortezubiko probalekuan lehian ariko direnen eginbeharra 800 kiloko harria tatarrez eramanez, ordu erdian ahalik eta plaza gehien egitea izango da. Antolatzaileek zehaztu dutenez zozketa eta pisaketa proba baino ordu bete lehenago egingo dira, zehazki, 17:00etan.
Gaineratu dutenez, izena eman duen kirolari orok parte hartu beharko du. “Arrazoi batengatik azkenean norbaitek ezin badu parte hartu, Euskadiko Federaziora jakinarazi eta arrazoia frogatu beharko du”. Arrazoirik eman gabeko ez agertzeak Federazioko diziplina organora bideratuko direlarik.