Pforzheimetik etorritako 15 ikasleek Gernika-Lumoko udaletxea bisitatu dute
Pforzheim hiriko (Alemania) Karlo Scmied ikastetxetik Gernika-Lumora bertaratu dira 15 ikasle, Barrutialde Institutuak Europako beste ikastetxe batzuekin egiten duen hezkuntza trukearen baitan, eta ondo etorria egin die Jose Mari Gorroño udalerriko alkateak.
Izan ere, udalerrian egongo diren sei egunetan memoria historikoa bezalako kontzeptuetan sakontzeko aprobetxatuko dute alemaniarrek.
Gernikarrak, berriz, martxoan joango dira Pforzheim hirira, memoria historikoa eta kulturala lantzeko asmoz.