Onddo batek Urbietako zubia usteldu du eta kendu egin dute
Azpiegiturako zutabeetan xilofagoak agertzearen ondorioz egindako txosten teknikoak zubia ixtea gomendatu du.
Onddo batek Urbietako zubia usteldu du, eta kendu egin behar izan dutela dio Gernika-Lumoko Udalak. Zehaztu dutenez, egurrean “kalte larriak” eragin ditu onddoak, eta, ondorioz, zubia kentzea erabaki dute, “arriskuak saihesteko”.
Izan ere, azpiegiturako zutabeetan xilofagoak agertzearen ondorioz egindako txosten teknikoak zubia ixtea gomendatu du.
Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, zubia konpontzeko lanak zubiaren bermearen barruan sartzen dira, izan ere, hamar urteko bermea zuen.