‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa grabatuko dute bihar Nabarnizen
herritarrekin egindako elkarrizketak proiektatuko dituzte bihar, 19:30etik aurrera, frontoian.
Euskal Telebistaren Herri Txiki Infrernu Handi saioa grabatzen dabiltza Nabarnizen, eta herritarrekin egindako elkarrizketak proiektatuko dituzte bihar 19:30etik aurrera, frontoian.
Orain artean nabarniztarrekin egindako grabaketak ikusteko aukeraz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleen bakarrizketez ere gozatuko dute elizara bertaratzen direnek. Halaber, Sebastian Lizasoren bertsoekin osatuko dute saioa.
Herritarrei bihar iluntzean frontoira joateko gonbidapena luzatu diete udal ordezkariek.