Jai Alai frontoian kamera robotizatuak jarri ditu udalak
Sistema horri esker, telebistan emandako partiduetako tantuak hartualdi bakar batean ikus daitezke, nazioartean ez bezala.
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian dagoen partiduak grabatzeko instalazioa hobetu du udalak. Hain zuzen ere, kirol patronatuak 8.000 euroko inbertsioa egin du emanaldi kabinaren aldaketa gauzatzeko eta grabazio teknika eguneratzeko.
Horretarako, polikarbonato erresistenteko neurri handiko pieza bakar bat den beiratea instalatu dute frontoiaren atzeko aldean, eta bertako grabazio sistema ere hobetu dute, frontoiaren goialdean hara eta hona dabiltzan bi kamera robotizatuk osatzen dutena. Zehaztu dutenez, kamera horiek jokalarien eta publikoaren jarraipena aldi berean egingo dute, eta frontoian jokatutako partidak telebistan ikusten dituzten zaleek hartualdi bakar batean ikus ditzakete horien planoak. Gainera, frontoi osoaren irudi bakar bat ere hartu dezakete, nazioarteko kantxetan ez bezala, pilotaren abiadura jasoz.
Gernikako Jai Alai frontoia zabalik jarraitzen duen frontoirik handienetakoen artean dago. Secundino Zuazok egin zuena 1963an inauguratu zuten. Frontoiak dituen ezaugarri bereziak direla eta, “frontoi berezia” da udalerrikoa.