Bertso saio eta "giro ederrean" batu ziren bertsozaleak Astran
Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra eta Andoni Egaña zarauztarra izan ziren egonaldia girotzeaz arduratu zirenak.
Beste urte batez, Lilibertsok antolatzen duen urtarrileko bertso afarian elkartu ziren bertsozaleak barikuan, Astran, eta “saio eta giro ederraz” gozatu zuten kulturaren fabrika sozialera gerturatu zirenek.
Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra eta Andoni Egaña zarauztarra izan ziren egonaldia girotzearen ardura izan zutenak, eta barre algarak eta txaloak ez ziren falta izan euren saioan.
“Giro ederrean pasatu genuen aurreko barikua bi bertsolari mundiak eta are entzule zoragarriagoarekin. Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta espero dugu laster elkartzeko aukera izatea”, adierazi dute antolatzaileek.