Argazkilarientzako tailerra antolatu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak
Ikastaroan Lightroom argazki egokitzaile programa landuko dute bi hilabetez, 17:30etik 19:30era, eta izena eman gura dutenek kultur etxearekin jarri beharko dira harremanetan.
Argazkilarientzako argazkigintza tailer berria antolatu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, berriro.
Hain zuzen ere, Lightroom argazki egokitzaile programa landuko dute otsailaren 7an hasiko den ikastaroan izena ematen dutenek; hastapen mailatik hasiko direla zehaztu dute. Bertan, programari buruzko jarraibideak emango dituzte, eta RAW formatuan egiten diren argazkiak errebelatzeko eta antzeko beste programa batzuetarako oso erabilgarriak izango diren gomendioak emago dituzte.
Ikastaroa bi hilabetez eskainiko dute, 17:30etik 19:30era, eta izena eman gura dutenek kultur etxearekin jarri beharko dira harremanetan, 94 627 02 01 telefono zenbakira deituta edota kultur-etxea@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzita.