Adinekoentzako ikastaroak antolatu dituzte Muruetako KZ Gunean
Telefono mugikorra, tableta eta WhatsApp erabiltzen ikasteko ikastaroak izango dira otsailean eskainiko dituztenak.
Telefono mugikorrekin, tabletekin edota WhatsAppagaz ondo moldatzen ez diren horiek, hiru horiek erabiltzen ikasteko aukera edukiko dute otsailean Muruetan. Izan ere, KZ Gunean eskainiko dituzte ikastaroak.
Adinekoei zuzendutako ikastaroak direla adierazi dute, eta doan parte hartu daiteke. Ikastaroetako batean, telefono mugikorren eta tableten erabilera landuko dute, hain zuzen ere. Otsailaren 1 etik 9ra bitartean eta 15etik 23ra egongo da horiek erabiltzen ikasteko aukera; goizeko ordutegian eskainiko dute, 11:00etatik 13:00era.
WhatsAppari buruzko ikastaroa, berriz, otsailaren 10etik 13ra eta 24tik 27ra bitartean eskainiko dute, ordutegi berean, hau da, 11:00etatik 13:00etara.
Ikastaro horietako baten batean parte hartu gura dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute udaletxera bertaratuta edota udala.murueta@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita. Izena emateko azken eguna hilaren 27a (barikua) izango da.