Urtarrileko ohiko bertso afarian elkartuko dira bertsozaleak, barikuan
Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra eta Andoni Egaña zarauztarra izango dira afaria girotzeaz arduratuko direnak. Herritarrei bertaratzeko deia egin die antolatzaileek.
Beste urte batez, badator Lilibertsok antolatzen duen urtarrileko bertso afaria. Oraingoan, Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra eta Andoni Egaña zarauztarra izango dira afaria girotzeaz arduratuko direnak, eta herritarrei barikurako saiora bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek. “Janari ona, bikote ezin hobea… Zer gehiago behar duzue Gabonetako buelta atseginagoa egiteko?”, diote.
Afarira joan gura dutenek, sarrerak erosi beharko ditutze Astran edo Arranon.