250 marrazki aurkeztu dituzte Gernikako Merkatari Elkartuen marrazki lehiaketara
Sari banaketa bihar, 18:00etan izango da liburutegian, eta irabazleek euren sariak jasoko dituzte.
Gernika-Lumoko kultur etxeagaz elkarlanean, Haurrentzako 7. Marrazki Lehiaketa antolatu du Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak. Guztira, 250 marrazki antolatu dituzte lehiaketara, eta Amanerena izan da onena.
Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteko ordezkariek gainerako bi sarituak ere zehaztu dituzte. Bigarrena izan da Marenena eta hirugarrena Andonirena.
Sari banaketa bihar, 18:00etan izango da liburutegian, eta irabazleek euren sariak jasoko dituzte: lehenengoak 50 euroko opari txartela jasoko du, bigarrenak 30 eurokoa eta hirugarrenak 20 eurokoa; gainera, kultur etxeak antolatutako haurrentzako ikuskizun baterako sarrera bikoitza ere jasoko dute, kultura eta merkataritza uztartzeko asmoz.
Aurkeztutako 250 marrazkiak, gainera, udalerriko kaleetan jarriko dituzte ikusgai, gaztetxoenen Gabonetako ikuspuntua ikusi ahal izateko.