Gernika Gogoratuzen lana aitortu du Elxeko Udalak
Gernikak kontziliazioaren bidez "bakearen sinbolo bihurtzen jakin" duela azpimarratu du Elxeko Udalak. Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko zuzendariak gizarte demokratikoetan bizikidetza baketsua indartzen laguntzeko asmoa nabarmendu zuen.
Elxeko Udalak antolatu duten seigarren Giza Eskubideen Galan bakea oinarrizko giza eskubide modura aldarrikatzeaz gain, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroaren lana aitortu du; Amnistia Internazionalaren, Scout mugimenduaren eta Valentziako Nazioarteko Elkartasunaren lana ere balioan jarri du udalak.
Aurtengo gala Ukrainako gerraren eta munduko beste leku batzuetan dauden beste gatazka beliko batzuen ondoriozko bakeari buruzkoa izan da, eta Gernikak kontziliazioaren bidez “bakearen sinbolo bihurtzen jakin” duela azpimarratu dute.
Visit Gernika kanpainaren baitan egin dute giza eskubideen aldarrikapen unibertsala ospatzen duen ekitaldia aurten, eta, bertan, 1937ko bonbardaketaren izugarrikeriari eta haren ondorioei buruz hausnartu zuten. Gernikako biztanleen ausardiaz ere berba egin zuten, “adiskidetzean eta bakearen kulturan oinarritutako etorkizuna eraiki dutelako”.