Estreinatu dute ikus-entzunezkoa

Gernika-Lumoko Zine Klubak 40 urte bete ditu, eta lau hamarkadako ibilbidea laburbiltzen duen Gure bizitzaren filmak ikus-entzunezkoa estreinatu zuten barikuan, Lizeo Antzokian.
Segundo Olaeta Musika Eskolako banda sinfonikoak kontzertu txikia eskaini zuen eta Sardo Irisarriren lagunak taldeak, berriz, 40. urteurrena izeneko antzerkia.
Zine Klubekoak eskertuta agertu dira: ”Sekulakoa izan da”.