Jose Luis Otamendirekin solasaldian batuko dira Eako irakurle txokoan
Otamendiren Landura bere azken poema liburuari buruzkoa izango da biharko TxarakIE.
TxarakIE irakurketa txokoan, Jose Luis Otamendirekin solasaldian batuko dira Landura (Susa, 2022) bere azken poema liburuari buruz berba egiteko, bihar (abenduak 16), 19:30ean, Eskolondon.
“Geruza ugariko” poemak dira argitalpenean bildutakoak, “hiztegi bereziki aberatsa baliatuta, egunerokotasuneko tonu arina erakusten dutenak, ideia sakon eta kezka filosofikoekin korapilatzen direnak aldiro, artefaktu konplexua jarriz irakurlearen esku artean”.
Sarrera librea dela gogoratu dute Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldekoek, eta saioan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.