Euskadiko Karakol Txapelketaren hitzordua
Euskadiko Karakol Txapelketa eta Gernika-Lumoko Karakol Txapelketa domekan (abenduak 18) lehiatuko dituzte Merkatu plazan.
Beste urte batez, Euskadiko Karakol Txapelketa lehiatuko dute Gernika-Lumon, eta horregaz batera, udalerriko txapelketa ere jokatuko dute. Parte hartzaileek zein karakol zaleek Merkatu plazan daukate hitzordua domeka honetan (abenduak 18). 09:00etan hasi ahalko dira kazolak prestatzen, eta 14:00ak aldera banatuko dituzte sariak.
Euskadiko txapelketaren irabazleak 150 euro eta gabonetako saski bat irabaziko ditu, eta bigarren sailkatuak 120 euro. Gernika-lumotarren arteko txapelketaren irabazleak, berriz, 60 euro eta Gabonetako produktu sorta bat jasoko ditu.
“Barraskiloen masterrak Gernika-Lumon bilduko dira domekan. Berrogeita seigarren edizioa beteko duen ekitaldi honek, gainera, produktu bereko etxeko kazolen lehiaketa paraleloa izango du, eta foru-herriko bizilagunek baino ezin izango dute parte hartu. Lehiaketa paraleloari dagokionez, kazuela bakarra inskribatu ahal izango dute pertsonako. Gernika-Lumoko Udalak sei sari emango ditu atal honen barruan”, azaldu dute udal ordezkariek.
Baldintzak. Lehiakideek gutxienez bi kilo barraskiloko buztinezko kazolak aurkeztu beharko dituzte, eta partaide bakoitzeko gehienez kazola bi aurkeztu ahalko dira. “Erakundeak aukera emango die parte-hartzaileei egositako barraskiloak etxetik ekartzeko, eta, ondoren, azoka-esparruan prestatzeko”.