Daukanak ez daukanari emateko
Dekonak Ez Dekonari izeneko janari bilketa solidarioa egiten ari dira Ean, Bizkaiko Janari Bankuagaz elkarlanean. Domekan amaituko dute elikagai batuketa.
Eatarrek, Gabon sasoiaren bezperetan, elkartasunari keinu egingo diote: Dekonak Ez Dekonari janari bilketa solidarioa antolatu dute, abenduaren 8a eta 18a bitartean. Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz elkarlanean egin dute elikagai bilketa. Udaleko antolatzaileek adierazi dute “gutxi kostatuta askorentzat eta askorentzat laguntza handia sortu daitekeela” janari bilketa horregaz. Hainbat dira janari bilketa egiteko eskuragarri dauden batuketa guneak. Ean, herriko dendak, udaletxea eta Eskolondo kultur etxea dira horretarako tokiak. Bedaronari eta Natxituari dagokienez, elizapeetan egingo dute. Kanpainaren izenaren azalpena ere eman dute antolatzaileek: “Urtebarri egunean herriko umeek abestu ohi dutenari egiten dio keinu, Gabonak ate joka baititugu”.