Sollube 707 taldeko mendizaleek jaiotza jarri dute Burgoan
60 lagun eta 5 txakur igo dira jaiotza jartzera Burgoara.
Sollube 707 taldeko mendizaleek jaiotza jarri dute Burgoan, urtero legez. Inozkorik lagun gehien batu dira gaurko hitzorduan, 60 lagun, hain zuzen ere. Aterri egin du, eta horrek jendea batzera lagun duela azaldu dute mendizale taldekoek.
09:30ean batu dira mendizaleak Erauzkin enparantzan, eta lasai-lasai hasi dute Burgoarako bidea. Tontorrera iritsi direnean Ikurrina altzatu dute, eta jarraian jaiotza jarri dute. Burgoatik jaitsi aurretik, talde argazki atera eta Hator Hator abestia kantatu dute.