‘Good sex, Maritxu’ umorezko antzezlanak beteko du, Arratzuko frontoian
Doako saioa da, eta 20:00etan jarri dute bertaratzeko hitzordua; herritarrei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Gaztetxoenek eurei egokitutako filmaz gozatzeko aukera izango dute: 'Izurde mutikoa'.
Abendua girotzeko egitarau zabala antolatu du Arratzuko Udalak, eta, ondorioz, umorez betetako Good sex, Maritxu antzezlanak beteko du Arratzuko frontoia, barikuan. Doako saioa da, eta 20:00etan jarri dute bertaratzeko hitzordua; herritarrei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.
Gurutze Beitia, Itxaso Quintana eta Susana Soleto igoko dira oholtzara, eta Jose Cruz Gurrutxagaren zuzendaritzapean Yolanda Garcia Serranoren gidoian oinarritutako antzerkia antzeztuko dute. “Umorea eta barreak bermatuta daude, tonu pikante xamarrarekin baina tonu zakarretik urrun”, diote.
Txikienentzako, filma
Halaber, ume eta gaztetxoenek eurei egokitutako filmaz gozatzeko aukera izango dute, Izurde mutikoa proiektatuko baitute kultur etxeko aretoan; 20:00etan izango da proiekzioa.