Bermeoko Udalak 15 otzara zozkatuko ditu Udal Azokan erosten dutenen artean
Zozketan sartungo dira erosketak abenduaren 2tik 24ra bitartean egin dituzten herritarrak. Erosketaren tiketa gorde beharko da.
Bermeoko Udalak 15 otzara zozkatuko ditu Udal Azokan erosketak egin dituzten pertsonen artean. Ekimen honen helburua da herritarrek Bermeon erosketak egitea, bertoko produktuak kontsumitzea eta herriko denda eta saltzaileei laguntza eskaintzea. Zozketan sartungo dira erosketak abenduaren 2tik 24ra bitartean egin dituzten herritarrak.
Aste bakoitzean bost otzara zozkatuko ditu udalak; abenduaren 12an, 19an eta 26an. Zozketan sartzeko, Udal Azokan erosteaz gain erosketaren tiketa ere gorde beharko da. Otzarek, besteak beste, arrain kontserbak, patea, esperragoak, cava, ardoa edota turroiak izango ditu. Gainera, otzara bakoitzak 50 euroko opari-tiket bat izango du. Aipatu tiketa Joseba Fruta-Denda, Landabaso Harategia, Barturen Harategia, Sanchez Arraindegia edo Sollube Arraindegian erabili ahalko da. Tiketak nominalak izango dira eta daogkion establezimenduaren izena izango dute idatzita bertan.
Bermeoko Komertzio zinegotzi den Kepa Zumetak egitasmoa antolatzearen arrazoiak eskaini ditu, “Gure helburua da bertoko kontsumoa sustatzea eta herritarrek Bermeon erosketak egitea. Otzarek primerako produktuak izango dituzte eta gainera 50 euroko opari-tiketa ere. Eskerrak eman nahiko nizkieke ekimen honetan parte hartu duten dendari guztiei”.