Busturialdeko 10 sortzaileren lanak egongo dira 57. Durangoko Azokan
Sortzaile batzuk zuzenean lanak aurkezteko saioak eskainiko dituzte. Hemen Busturialdeko sortzaileen lanak eta azokan zuzenean ariko direnen egutegia.
Beste behin ere, Busturialdeko sortzaileek Durangoko Azoka sormenez janzten lagunduko dute; modu batera edo bestera, bertoko 10 sortzaileren 14 lan egongo dira 57. Durangoko Azokan.
Azoka hainbat eremutan banatuta egongo da, eta horietan parte hartuko dute sortzaileek: Kabi@ eta Talaia (Landako gunea), Ahotsenea (Plateruena), Ahotsenea Literatura (musika eskola), Irudienea (Zugaza zinema aretoa), Szenatokia (San Agustin kultur gunea) eta Saguganbara (Elkartegia).
LITERATURA:
- Biografiak eta saiakerak:
- Asedio al euskera (Joan Mari Torrealdai Nabea)
- De la hoguera al lápiz rojo (Joan Mari Torrealdai Nabea)
- Narratiba (eleberriak eta ipuinak):
- Ane (Alaine Agirre Garmendia)
- Karena (Alaine Agirre)
- Maren (Alaine Agirre)
- Haur eta Gazte Literatura:
- 3-6 urte:
- Mia (Josu Goikoetxea)
- 6-8 urte:
- Amaren bila (Alaine Agirre)
- 12-16 urte:
- Katuak jandakoa (Asel Luzarraga Zarrabeitia)
- 3-6 urte:
MUSIKA:
-
- Hibai: Agian bihar
- Gatibu: Aske maitte, aske bizi / Azken indioak / EH Distopikala / Musikak salbatuko gaitu / Zazpi kantoietan / Zuzenean bizitzeko gogoa
- Dientes de luna: Atmosfera
- Eñaut Elorrieta: Deserriko kantak / Fantasia / Irteera argiak
- Addar: Errautsak / Gordinik