"Doktrinamendu jihadista" egotzita gizonezko bat atxilotu dute Gernika-Lumon
Berri agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Poliziak gizonezko marokoar bat atxilotu du gaur goizaldean Gernika-Lumoko Errenteria auzoko Errekazarra Kaleko 3.zenbakian, “doktrinamendu jihadista” egotzita. Atxilotuak ez omen dauka baimenik Espainiar Estatuan bizitzeko.
Zabaldutako informazioaren arabera, lekukoek adierazi dute Espainiako Poliziak atxilotuaren etxebizitza miatu duela, eta “poltsak, kutxa eta maleta batzuetan material ugari atera” dituztela, eta 08:40ak aldera atera dira etxebizitzatik, eta Madrilera abiatu dira atxilotutakoa Auzitegi Nazionalaren esku uzteko.
Izan ere, Auzitegi Nazionalak agindu du atxiloketa, eta Madrilgo Informazio Unitate Nagusiak “operazio zabalik” mantentzen duela jakinarazi dute.