Bukatu da Eingule? kanpainaren azken lehiaketa
Paulpro erabiltzaileak irabazi du zortzigarren eta azken lehiaketa.
117 pertsonak bete zuten Eingule? kanpainaren zortzigarren eta azken lehiaketa.Kanpainak iraun dituen zortzi aste hauetan bezala, antolatzaileek astelehenez eman dute jakitera azken lehiaketako irabazlea. Paulpro erabiltzailea geratu da zortzigarren lehiaketako sailkapenaren gorenean.
Paulprok Bermeoko AUE inprentaren eskutik jasoko du zortzigarren txapelketa irabazteagatik banatzen den saria. «Modu honetan, kanpainaren helburu zabalarekin bat etorriz, tokiko eragileekin elkarlana sustatzen da, kanpainan zehar banatu diren sari guztien atzetik tokiko merkatari, ostalariak zein negozioak baitaude», azaldu dute antolatzaileek.
Lehiaketa finala.Antolakuntzatik gogoratu dute astebururako data garrantzitsu bat gorde behar dela agendan. Izan ere, kanpainari bukaera emateko asmoz, zapatu honetan lehiaketako finala jokatuko da Bermeoko Kafe Antzokian.
Lehiaketaren finala Euskararen Egunean ospatuko da. Udalak egun berezi hori ospatzeko antolatu duen programazioaren baitan kokatu du finala. Antolatzaileek azaldu dute datozen egunotan zabalduko dutela finalaren inguruko informazio guztia.