San Andres Jaiek emango diote ongi etorria abenduari
Ibarrangelun eta Bermeon ospatuko dituzte sanandresak. Bermeon bihar [azaroak 25] da txupinazoa.
San Andres Jaietan murgilduko da Busturialdea: Ibarrangelun eta Bermeon, hain zuzen ere. San Andres Eguna datorren eguaztena izan arren, bihar [azaroak 25] bertan emango diete hasiera.
Bermeon, bihar [azaroak 25] 19:00etan da txupinazoa San Andres auzoan. Auzokideek udalaren laguntzagaz asteburu osorako egitarau dute prest. “Gure helburua ez da dirua ateratzea, herriko jaiak bultzatzea baino”. Gaurko sardina jana, adibidez, doakoa izango da. Antzeko egitaraua dute prest eta egunik handiena zapatukoa izango da. Bazkarian orain arte 70 pertsonak eman dute izena, baina azken orduan 2019ko azken jaietako 135 herritarretara heltzeko esperantza dute. Domekan bildu dituzte aurtengo bi berritasun nagusiak, bata bestearen atzetik: 12:30ean herri kirolak eta ondoren Alkartasuna dantza taldearen ikuskizuna.
Ibarrangelun zapatuan ospatuko dituzte sanandresak. 11:30eatik 13:30era nekazal azoka antolatu dute, frontoian. Ogiak, txakolina, eztia, barazkiak, esnekiak edota okela erosi ahalko dute herritarrek. Gainera, artile erakusketa-tailerra egongo da Sushi by Naoki taldearen bidez. Eguaztenean, meza nagusia egingo dute eta ostean herriko gaiteroak eta hamaiketakoa egongo dira. Abenduaren 4an mus txapelketako finala jokatuko da eta Eingo taldeak girotuko du eguna.
BERMEOKO EGITARAUA:
Azaroak 25 (barikua)
- 19:00. Txupinazoa.
- 20:00. Sardina jana. Ondoren, Josepa kale-kaleren musika ekitaldia.
Azaroak 26 (zapatua)
- 08:30. Aldapa Extreme lasterketaren izen ematea.
- 09:00. Aldapa Extreme lasterketaren hasiera.
- 12:30. Umeen eta nagusien jolasak.
- 15:00. Bazkaria eta tarta txapelketa.
- Ondoren. Magoa.
- 22:00. Akerbeltz taldearen kontzertua.
- Ondoren. Dja.
Azaroak 27 (domeka)
- 09:00. Mendi martxa: San Andres-San Andres.
- 12:30. Herri kirolak.
- Ondoren. Alkartasuna Dantza Taldearen ekitaldia.
IBARRANGELUKO EGITARAUA:
Azaroak 26 (zapatua): Nekazal Azoka
-
- 11:30-13:30. Nekazal azoka, frontoian: ogia, txakolina, eztia, barazkiak, esnekiak, okela, artile erakusketa eta tailerra, Sushi by Naoki.
Azaroak 30 (eguazteuna)
-
-
-
- 12:00. Gaiteroak eta hamaiketakoa.
-
-