Marijesiak antolatzeko batzarra egingo dute barikuan
Gernika-Lumoko Marijesiak abenduko kantaldi saioak antolatzen hasiko dira barikuan (azaroak 25). Hain zuzen ere, Andra Mari koralaren aretoan elkartuko dira 19:30ean.
Beste urte batez, Gernika-Lumoko kaleak tradizioz betetzeko asmoa dute marijesiek. Gabon aurreko bederatziurrenean udalerriko kaleetan zehar kantuan ariko dira goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik entseguetan elkartuko dira.
“Batzarrean bertan aurtengo Marijesien betebeharrak eta ardurak elkarren artean banatuko ditugu”, zehaztu dute.