Euskaraldiagaz bat egin du oraingoan ere Sollube 707 taldeak
14 km-ko ibilbidea egingo dute zapatuan, Bermeoko auzoetatik barrena.
Euskaraldiagaz bat eginez, Bermeoko Sollube 707 mendi taldeak 14 kilometro inguruko ibilbide bat antolatu du zapatu honetarako (azaroak 26). Mendi taldeak 9:00tan jarri du hitzordua San Juan Portalen, eta “ibilaldi erraza” izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Bermeoko auzoetatik zehar pasatzen den ibilbidea diseinatu dute San Juan Portaletik irtenda, San Miguel auzorako bidea hartungo du mendi taldeak, ondoren San Andreserantz joateko. Hurrengo puntua Almika auzoa izango da, eta bertatik, Infrisa enpreserantz jaitsiko dira, eguneko mendi ibilbidea Lameran bukatzeko. “Mundu guztiarentzat” diseinatutako ibilbidea dela diote.
Track-a. Mendizale batzuk ibilbideko track-a eskatu duten arren, antolatzaileek ezinezkoa izan dute bidaltzea. Adierazi dutenez, hasiera batean egin behar zuten ibilbidea egitera joan zirenean ezin izan zuten bide batzuetatik pasatu, “sasiak ikaragarri” hasi direlako: “Horregaitik, normalean baino dezente gehiago ibiliko gara bide gogorretatik”.