Udal egutegiko argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Eako Udalak
Argazkia aurkezteko azken eguna azaroaren 25a izango da.
Beste urte batez, udal egutegiko argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Eako Udalak, eta argazkiak aurkezteko azken eguna da azaroaren 25a. Parte hartzaileek argazkiak eskolondo@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte.
Zehaztu dute, 2023ko egutegiko argazkiak aukeratuko dituen txapelketan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete beharko dituztela: aurkeztutakoak argazkiak originalak izan beharko dira, norberak egindakoak eta egile bakoitzeko argazki bakarra aurkeztu ahalko da. Gainera, arduradunek adierazi dute auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko dutela.
Argazkiaren gaia librea den arren, herria ardatz hartu beharko da entregatutako lanean.
Udalak lehiaketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.