Lanean hasi dira Gernika-Lumoko Udalak kontratatutako 12 herritarrak
Langileek mantentze eta garbiketa lanak egingo dituzte foru udalerrian, sei hilabetez.
Kolektibo kalteberetako 12 langabe kontratatu ditu Gernika-Lumoko Udalak eta lanean daude dagoeneko. Udalak Lanbide Ekimenak Zentroarekin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eroan du aurrera proiektua. Izan ere, bazterketa arriskuan dauden langabeak kontratatzeko programa berri bat aktibatu dute, eta kolektibo horren parte dira 45 urtetik gorakoak, luzaroko langabeak, Diru Sarrerak Bermetzeko Errenta hartzen dutenak edo kualifikazio txikia dutenak.
Zehazki esateko, 45 urtetik 63 urtera bitarteko bederatzi gizonek eta hiru emakumek lortu dute lan kontratua, eta, horren bidez, mantentze eta garbiketa lanak egingo dituzte udalerrian, sei hilabetez.
2015az geroztik, udalak 41 pertsona kontratatu ditu aldi jakin baterako, langabezia programa baten barruan. Langileak, lorezainak eta langileak prestakuntza aldian daude, eta azarotik maiatzera bitartean hasiko dira lanean.