Hizkuntza ohiturak astintzeko momentua
Hitz bakar batek sua pizteko boterea omen du, eta, sua pizteko gogoari eutsiz, hurrengo hamabost egunetan aho eta belarriak martxan jarriko dituzte Busturialdeko herritarrek. Hala, euskara erabiltzeko eta praktikatzeko hainbat eta hainbat aukera edukiko dituzte herriz herri antolatutako ekimenetan.
Hitzez ekiteko garaia da, hizkuntza ohiturak astintzeko unea. Hizkuntza portaera berriak sustatu gura ditu Euskaraldiak gaur hasi eta abenduaren 2ra arte. Hitz bakar batek sua pizteko boterea omen du, eta, sua pizteko gogoari eutsiz, hurrengo hamabost egunetan aho eta belarriak martxan jarriko dituzte Busturialdeko herritarrek. Hala, euskara erabiltzeko eta praktikatzeko hainbat eta hainbat aukera edukiko dituzte herriz herri antolatutako ekimenetan.
Erronka hau jo, ez gorde golkoan. Garaipen txiki asko da jokoan. Martxan ipini aho ta belarri. Ari entzun, entzun ari. Euskara sustatzeko gizarte ekimenean parte hartzeko deia egiten du Euskaraldiaren Ezazu hitz bat kantuak, garaipen txiki asko lor daitezkeelako horrela, eta herritarrei txapak janzteko eta euskara erabiltzeko eskatzen die.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko abiapuntua izango da oraingoan Euskaraldia, euskarazko harremanak areagotzeko ordua, hizkuntza portaera berriak probatzeko erronka.
Azken hilabeteetan herriz herri martxan egon diren Hitzez Ekiteko ekitaldietan Euskaraldiaren aurreko edizioetan izandako lorpenak eta edizio honetarako proposatutako erronkak azaleratu dituzte milaka hiztunek. Horiek izango dira norberaren hizkuntza ohiturak aldatu eta inguruko pertsona eta erakundeetan eragiteko tresnarik eraginkorrenak.