Lumotarren ekarpenak jasoko ditu Gorroñok domekan
13:00etan Lumoko txokoan jarri du hitzordua.
Zure iritziak balio du programa abiatu dute berriro, eta Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Lorategietako herritarren iritziak entzun ostean, Lumoko bizilagunen iritzi eta ekarpenak jasoko ditu oraingoan; domekan 13:00etan Lumoko txokoan jarri du hitzordua, eta herritarrei bertartazeko deia egin die.
Hain zuzen ere, auzokoen hobekuntza proposamenak, iradokizunak eta kexak jasotzera joango da alkatea. Batzar horietan, bizilagunek euren iruzkinak helarazi ahalko dizkiote, baina aurrez aurre ekarpenak egin nahi ez dutenek edo ezin dutenek postontzietan banatuko dituzten liburuxkei esker egin dezakete hori. Liburuxka hori ere egun berean egongo da eskuragarri.