Ibarrangelun energia komunitatea sortzeko lehen urratsa
Herriko energia aztertu dute Ibarrangelun. Horretarako, Barrizar enpresakoek aholkularitza eman dute. Herritarrek energia komunitatea sortzeko aldekotasuna agertu dute.
Joan den barikuan, ibarrangelutarrak herriko kultur etxeko aretoan elkartu ziren, herriko energia planari buruzko hitzaldian. Barrizar aholkularitza energetikoko enpresakoek Ibarrangeluko Plan Energetikoaren nondik norakoak azaldu zituzten.
Horregaz batera, energia berriztagarrien inguruko adibide praktikoak plazaratu zituzten, hala nola, bizilagun bakarreko edo askotako etxebizitzetara aplikatzekoak. Udal arduradunek, Ibarrangeluko Plan Energetikoaren barruan, aurrera eroan beharko dituzten neurrien berri eduki zuten hitzaldira bertaratu ziren 80 herritarrek
Udaletik adierazi dute bileraren parte hartzea 2oso arrakastatsua” izan zela adierazi dute. Gainera, hainbat herritarrek hitza hartu zuten beren esperientziak kontatzeko edota zalantzak plazaratzeko. Hitzaldi “aberasgarria” izan zela azaldu dute udal ordezkariek: “Hainbat herritarrek komunitate energetikoan parte hartzeko aldekotasuna agertu zuten”. Udalak, aurrerantzean, konpromiso bi hartuko ditu: batetik, interesdunen proiektuak babestea; horretarako beharrezkoa litzatekeen informazioa Barrizar enpresak emango luke. Bestetik, herriko energia komunitatea sortzeko lehen urratsak egitea.