Barikua da Santa Katalina jaietako Bakailao Txapelketan izena emateko azken eguna
Izen ematea Turismo Bulegoan egin beharko da.
Bariku honetan bukatuko da Mundakako Santa Katalina jaietako Bakailao Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa azaroaren 26an ospatuko da, eta parte hartzaile guztiei olio litro bat oparituko die udalak.
Parte hartzeko asmoa dutenek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena. Txapelketaren edo izen emate prozesuari buruzko zalantzak argitzeko asmoz, 94 617 72 01 telefono zenbakia edo turismo.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikoa jarri ditu eskuragarri Mundakako Udalak.