"Iraunkortasuna eta digitalizazioa" garatzeko konpromisoa hartu du Urremendik
Espainiako Ekoturismo Elkateagaz lan egingo du, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban ekoturismoko esperientzia sarearen iraunkortasuna eta digitalizazioa garatzeko.
Urremendi Landa Garapen Elkarteak Espainiako Ekoturismo Elkateagaz lan egingo du, ekoturismoko esperientzia sarearen iraunkortasuna eta digitalizazioa garatzeko. “Konpromiso berri eta garrantzitsu” bat hartu dutela diote, biosferaren erreserba bezalako gune babestuetan turismo iraunkorra sustatzeko.
Ia 500.000 euroko aurrekontua duen proiektua da, eta horren bidez, babestutako guneetako esperientzien jasangarritasuna, digitalizazioa eta komunikazioa hobetu gura dituzte. “Proiektu honek Espainiako Estatuko ingurumen eskaintzarik onenak jasotzen dituen bidaia arduratsuak barne hartzen ditu, kontserbazioarekin konprometitutako enpresek eratutako esperientzia ederrekin”, azaldu dute arduradunek.
Proiektua garatzeko, Espainiako Ekoturismo Elkarteak Espainiako Estatuko sei bazkideren babesa ere izango du, horien artean Urremendirena.