Eingule? kanpainaren zazpigarren lehiaketa martxan dago
186 pertsonek bete dute kanpainaren seigarren lehiaketa, eta azaldu dutenez, aste honetan lehenengo postua lortzea "zailagoa" izan da.
Gaur hasi eta domekara bitartean Eingule? kanpainaren zazpigarren lehiaketan parte hartu daiteke. Interesa duen edozeinek partu hartu dezake eingule.bermeo-euskaraz.eus webgunera sartuta.
Joan den asteko datuak ere eman dituzte. Hala, jakitera eman dutenez, 186 pertsonek bete dute kanpainaren seigarren lehiaketa, eta azaldu dutenez, aste honetan lehenengo postua lortzea “zailagoa” izan da. Angel da seigarren lehiaketako irabazlea; 22.256 puntu lortu ditu. Bigarren sailkatua, irabazlearengandik bi puntura gelditu da. Seigarren saridunak Bermeoprint dendak emandako saria jasoko du. Aste honetako saria Flex Urdaibai koltxoiak dendaren eskutik izango da: betegarri nordikoa babesgarri iragazgaitzarekin eta bi burko. Modu honetan, kanpainaren helburu zabalagaz bat etorriz, tokiko eragileekin elkarlana sustatzen jarraitzen dute, kanpainan zehar banatuko diren sari guztien atzetik tokiko merkatari, ostalariak zein negozioak baitaude.
Bermeotarrak berbetan kale elkarrizketen bideoekin ere jarraitzen dute; webgunean edota sare sozialen bidez jarraitu daitezke. Egunero bideo berri bat zabaltzen ari dira.
Eingule? ekimena sare sozialetan aurkitu daiteke: Instagram eta Twitterren @eingule_ modura eta Facebooken @euskerasaila.bermeon.