Bertsolari gazteen BKK Sariketatik kanpo geratu da Busturialdea
Busturialdeko bertsolariek Durangaldearen aurka lehiatu eta galdu dute gaur Bilboko Urretxindorra Ikastolan jokatutako kanporaketa.
Busturialdeak galdu egin du gaur BBK Sariketako hirugarren kanporaketa. Bertokoek Durangaldearen aurka lehiatu eta galdu dute Bilboko Urretxindorra Ikastolan jokatutako kanporaketa, eta, saioak sailkapen izaerakoak direnez, eskualdeko taldea txapelketatik kanpo geratu da.
Gaurko saioan Busturialdeko hurrengo bertsolariek parte hartu dute: 18 urtera artekoetan, Markel Uriagerekak, Nile Torrealdaik eta Jokin Ansotegi aritu dira, eta, 19 urtetik 24 urtera bitartekoetan, berriz, Janire Arrizabalagak, Araitz Katarainek eta Haizea Telleriak.
Aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra, berriz, Ander Elortegik egin du.
Gaurko saioagaz, laurgarren eta azken saioa geratzen da Bertsolari Gazteen 30. BBK sariketaren kaporaketa saioak amaitzeko. Azaroaren 21ean hasiko dira finalaurrekoak, eta bertan ariko dira Lea-Artibaiko bertsolariak. Hain zuzen ere, Uribe Kostakoen aurka lehiatuko dute Zornotzako Zelaieta zentroan, 10:30etik aurrera.
Bertsolari Gazteen 30. BBK Sariketako finala abenduaren 1ean jokatuko da, 18:00etan, Bilboko BBK Aretoan.