Asteburu honetan ere, Euskaraldiko txapak jaso ahalko dituzte bermeotarrek
Lameran batu ahalko dira ahobizi eta belarriprest txapak: gaur, 19:00etatik 21:00etara; bihar eta etzi, 12:30etik 14:30era.
Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten bermeotarrek, ahobizi eta belarriprest txapak jaso ahalko dituzte asteburu honetan ere; gaur hasi eta domekara bitartean aukera ugari egongo dira txapak hartzeko.
Lameran jarriko dute txapak jaso ahal izateko mahaia. Gaur, 19:00ak eta 21:00ak bitartean egongo dira, eta bihar eta etzi, berriz, 12:30etik 14:30era.
Jakinarazi dutenez, egun arte 750 bermeotarrek izena eman dute Euskaraldian parte hartzeko. Hala ere, oraindik izena emateko aukera badagoela gogorarazi dute Euskaraldiaren webgunean.