Ibarrangeluko Energia Planari buruzko batzarra deitu du udalak
Ibarrangeluko Udalak herriko Energia Planari buruzko batzarra deitu du biharko (azaroak 11). 19:00etan Kultur Etxean elkartuko dira. Barrizar enpresak zuzendu du Ibarrangeluko Energia Plana, eta bertako teknikariak ariko dira azalpenak ematen.
“Batzarrean etxe bakarra eta kolektiboeetan energiaren aplikazio nolakoa izan daiteken azalduko da, adibide zeatzak jarriz”, azaldu dute udal ordezkariek. Halaber, herritarrek ekarpenak eginez gero, “planaren barruan sartuko” lituzketela zehaztu dute.
Planaren nondik norakoen berri eman eta bertaratutakoen zalantzak argitu eta galderak erantzuteaz gain, energiaren gaiari buruzko zenbait konturi buruz berba egingo dutela esan dute. Besteak beste, Ibarrangelun energiaren egoera zein den aztertuko dute, eta energia berriztagarrien adibideei buruzko informazioa emango dute–pisuetarako eta baserrietarako–. Auzoetako energia komunitateei buruz ere ariko dira, eta, horrez gain, udalak egin ditzakeen ekintzak esango dituzte, baita zelan lagundu dezakeen ere.
Udal arduradunek jakinarazi dutenez, energia plana osatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren 15.000 euroko ditu laguntza jaso dute.