Lorategietako bizilagunekin batuko da Gorroño
'Zure iritziak balio du' programa berreskuratu eta Gernika-Lumoko auzoak bisitatuko ditu Gorroñok, herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko helburuz.
Pandemiak behartutako bi urteko geldialdiaren ostean, Zure iritziak balio du programa abiatu dute berriro, eta Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Lorategietako bizilagunen iritzi eta ekarpenak jasoko ditu zapatuan; 13:00etan Auzune tabernaren aurrean jarri du hitzordua, eta herritarrei bertartazeko deia egin die.
Lehen geltokia izango da Lorategieta, baina udalerriko beste auzo eta guneak bisitatuko ditu alkateak, horietako herritarren ekarpenak entzuteko. Hain zuzen ere, auzokoen hobekuntza proposamenak, iradokizunak eta kexak jasotzera joango da alkatea.
Batzar horietan, bizilagunek euren iruzkinak helarazi ahalko dizkiote, baina aurrez aurre ekarpenak egin nahi ez dutenek edo ezin dutenek postontzietan banatuko dituzten liburuxkei esker egin dezakete hori. Liburuxka hori ere egun berean egongo da eskuragarri.
Ekintza hau asteburuetan egingo da.