Argazkiz bete dute kultur etxea
Azaroaren 14ra bitartean, 2021eko Argizaiola Sarietara aurkeztutako argazkiak ikusgai daude Gernika-Lumoko kultur etxean.
2021eko Argizaiola Sarietara aurkeztutako argazkiak ikusgai jarri dituzte Gernika-Lumoko kultur etxean, eta azaroaren 14ra bitartean horiek bisitatu ahalko dute herritarrek kultur etxeko bigarren solairuan.
Eva Francoren Maskarada sisters lana izan zen iazko lehiaketaren irabazlea, eta Aitor Arana zen Joseba Morenoren argazkien ondoan ikus daiteke hori. Guztira, 55 argazki bildu dituzte kultur etxean, denetariko giroak, errealitateak, paisaiak edota gaiak jorratzen dituztenak.
Errotutako sariketa da Argizaiola, 1973an sortutakoa. Altsasuko Alaska hotelean sortu zuten Euskadiko argazki elkarteetako arduradunek, haiek ordezkatuko zituen federazio bat sortzeko egindako bileren ondorioz. “1978an, berriz, Euskadiko Argazkigintza Elkarteen Federazioa sortu zen, eta, ondoren, Espainiako Argazkigintza Konfederazio bihurtu zen, neurri handibatean bertatik bultzatuta”, azaldu dute arduradunek.
Hainbat urtetan Argizaiola Saria izan zen euskal lehiaketako adierazle nagusia, baina gainbehera izan zuen hainbat urtetan; hala ere, 1995ean indar berrituta itzuli zen.
Aegizaiola Sariaren ezaugarri nagusia da aldez aurretik herriz herriko hainbat lehiaketetan sailkatutako argazkiak jasotzen dituela, eta, ondoren, hainbat herritan erakusten direla.