Arratzukoek ere "euskal olatu geldiezinagaz" bat egiteko deia egin dute
EH Bilduk zapatuan Bilboko kaleak hartzeko deia egin du, eta dei horregaz bat egiteko argazki erraldoia atera zuten domekan arratzuarrek.
Zapatuan Bilboko kaleak betetzeko deia egin du EH Bilduk, beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko eta euskal olatua dela geldiezina dela adierazteko. Hori horrela, Arratzuko EH Bildukoek ere deiagaz bat egin eta zapatuan Bilboko kaleak hartuko dituztela adierazi dute; 17:30ean La Casillatik aterako da mobilizazioa.
Domekan elkartu ziren Arratzuko koalizio abertzaleko 18 lagun, eta agintaldiko balantzea egiteko aprobetxatu zuten momentua, urtez urteko errepasoa gauzatuz. Horrez gainera, aurtengo proposamenak aurkeztu zituzten, tartean EH Bilduko komunitatea aktibatzeko eta kohesionatzeko ekintzak egitea.
Halaber, 2023ko hausteskundeei begirako programa osatzeko prozedura eta lehentasunak landu zituzten.