Oroimenerako eta turismorako lekuak aztergai izango dituzte
Online egingo duten Nazioarteko Lehenengo Mintegian oroimenerako eta turismorako lekuak aztertuko dituzte. Aurretiaz izena eman beharko da, eta astelehena da izena emateko azken eguna.
Azken hamarkadetan gero eta gehiago dira memoria tokiak. Museoak, espazio publikoko esku-hartzeak edota askotariko ondare ekipamenduak munduko gune geografiko guztietan agertzen dira, eta iragana gaur egun zelan agertzen den hausnartzeko gaitasuna dute. Hain zuzen ere, Bakearen Museoak memoria lekuei buruz hausnartzeko tartea zabaldu du martitzenerako eta eguaztenerako, onlineko Nazioarteko Lehenengo Mintegian.
Tokian tokiko errealitate historiko edo politiko bakoitzaren memoria traumatikoekin lotura handia dute memoria lekuek, eta hainbat arazo islatzen dituzte; besteak beste, gatazka belikoak, esperientzia diktatorialak eta totalitarioak, genozidioak eta gizateriaren aurkako krimenak, edo giza eskubideen urraketen beste kasu nabarmen batzuk.
“Oroimen lekuak bisitatzen dituzten pertsonekiko etengabeko elkarreragina da lekuak elementu bizidun bihurtzen dituena. Oroimen lekuak, beraz, turismo jardunak zeregin garrantzitsua duten espazioak dira”, azaldu dute. Jarduera turistiko horrek hainbat erronka sortzen ditu, baita hainbat galdera ere: zelan proiektatzen du bere burua espazio bakoitzak? Zelan kudeatzen da bisitariak erakartzea? Zein kudeaketa eredu da egokiena?
Gai horiek eta beste hainbat landuko dituzte, beraz, memoria eta turismo lekuei buruzko Nazioarteko Lehenengo Mintegian. Espazio horretan parte hartzeko, aurretiaz izena eman beharko da Bakearen Museoaren webgunean; horretarako azken eguna da astelehena.
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Bartzelonako Unibertsitateko Elkartasun Fundazioaren Memorien Europako Behatokiak (EUROM) antolatu dute mintegia, eta Argentina, Alemania, Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Japonia, Hegoafrika eta Espainiako hainbat lekutako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Egitaraua.
Martitzena, azaroak 8.
14.30 – 15.00. Aurkezpena.
15.00 – 15.45. Hitzaldia: Museo Sitio de Memoria ESMA: desfios y prespectivas en torno a la candidatura a la Lista del Patrimonio Mundial de la Unesco.
15.45-16.15. Galderak eta hausnarketa, Jordi Guixek moderatuta.
16.15-17.00. Hitzaldia: Lugares de memoria y turismo: modelos y problematicas, David Gonzalezen eskutik.
17.00-18.30. Guiando a traves de la memoria en España mahai ingurua, Iratxe Momoitio Astorkiak gidatuta.
Eguaztena, azaroak 9.
9.00-9.15. Aurkezpena.
9.15-10.00. Takuo Takigawa Hiroshimako museoko ordezkariaren hitzaldia: Transmitiendo los recuerdos de la experiencia de la bomba atomica.
10.00 – 10.45. Los turistas – una parte importante y desafiante de los visitantes en un sitio de documentacion en el centro de Berlin izeneko hitzaldia, Thomas Lutz alemaniarraren eskutik.
10.45-11.00. Geldialdia.
11.00-11.45. Christophe Prime Frantziako Memorial de Caen elkarteko ordezkariaren berbaldia: El turismo de memoria en Normandia: Una vieja historia con nuevas cuestiones.
11.45-12.30. Hitzaldia: El Memorial del campo de concentracion de Dachau entre memoria, aprendizaje y turismo. Una propuesta, Paula Prieto Sotoren eskutik.
12.30-12.45. David Gonzalezen hausnarketak.
12.45-13.30. Fundazion Bakeko Maider Marañaren eskutik, bisita gidatua: Visita a lugares de conflicto: turismo y promocion de los derechos.
13.30-14.30. Geldialdia.
14.30-16.15. Esperientziak elkartrukatzeko mahai ingurua. Ricard Conesa historialariak gidatuko du.
16.15-16.30. Amaiera.