Bermeotarrek asteburuan jaso ahalko dituzte Euskaraldiko txapak
Gaur hasi eta domekara bitartean aukera desberdinak egongo dira txapak jasotzeko. Jakinarazi dute, egun arte 500 bermeotarrek izena eman dutela Euskaraldian parte hartzeko.
Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten bermeotarrek, gaur hasi eta domekara bitartean ahobizi edo belarriprest txapak jaso ahalko dituzte.
Gaur arratsaldean Lameran jaso ahalko dira txapak, 19:00etatik 21:00etara. Bihar, Lameran zein Goiko Plazan egongo da horretarako aukera, 12:30etik 14:30era. Azkenik, domekan, biharko ordu berdinean, Lameran jaso ahalko dira txapak.
Jakinarazi dutenez, egun arte 500 bermeotarrek izena eman dute Euskaraldian parte hartzeko. Hala ere, oraindik izena emateko aukera badagoela gogorarazi dute Euskaraldiaren webgunean.