Bermeoko 96 establezimenduk bat egin dute bonu kanpainagaz
Bermeoko Udalak 4.000 bonu ipini ditu eskuragarri. Herritarrek gaur hasi eta azaroaren 19ra bitartean erabili ahalko dituzte; merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara hurbildu eta Nortasun Agiria erakutsi besterik ez dute egin beharko.
Bermeoko Udalak 4.000 bonu eskuragarri jarri ditu, eta herritarrek gaurtik (azaroak 4) hilaren 19ra bitartean erabili ahalko dituzte udalerriko 96 merkataritza eta ostalaritza establezimendutan.
Ez da beharrezkoa bonuak aurretiaz erostea. Horiek erabiltzeko, kanpaina honetara atxikitu diren establezimenduetan Nortasun Agiria erakutsi behar dute herritarrek. Merkatariek eta ostalariek bezeroak bonua erabili duela jasoko dute udalak kanpainarako sortutako plataforman.
Bi bonu mota kaleratu dituzte: merkataritza establezimenduetan gastatzekoak eta ostalaritzakoenak. Herritar bakoitzak, gehienez ere, bakoitzetik 4 deskontu bonu erabili ahalko ditu.
Merkataritza establezimenduetarako bonuak 15 eurokoak dira., eta bezeroek erositakoan 20 euroko gastu ahalmena izango dute. Ostalaritzakoak , ostera, 5 euroko bonuak dira, eta kontsumitzaileek, 10 euroko gastua egiten ahalko dute horiek erabilita. Batean zein bestean bi bonu erabili ahal izango dira erosketa edo kontsumo bakoitzean.
IKUSI ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA
Udal ordezkariek gogoratu dute aurreko bonuen kanpainetan bezala, egitasmo honen helburua dela tokiko kontsumoa bultzatzea eta merkataritza sustatzea: “Kanpaina honetako bonuak ez dira bateragarriak izango beste administrazio batzuek salgai jartzen dituztenekin”.