Euskaraldia antolatzen jarraitzeko batzarra egingo dute eguaztenean
Txapak Turismo Bulegoan jaso ahalko dira, astelehenetik barikura 10:00etatik 18:00etara bitartean, eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara artean.
Euskaraldia Batzordea azaroaren 9an (eguaztena) batuko da berriro Gernika-Lumoko Maria Agirre gelan, 18:30ean.
Bertan, entitateen eta norbanakoen izen-ematearen emaitzak aztertuko dituzte, eta Euskaraldiko eta Euskararen Eguneko egitarauak zehazten hasiko dira.
Jakinarazi dute txapak Turismo Bulegoan jaso ahalko direla, astelehenetik barikura 10:00etatik 18:00etara bitartean, eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara artean.