Gautegiz Arteagako altxor ezkutuen argazkiekin beteko dute 2023ko egutegia
Argazkiak aurkezteko azken eguna da azaroaren 23a; 12:00ak aurretik jasoko dituzte argazkiak.
Beste urte batez, Gautegiz Arteagako Udalak 2023ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa jarri du martxan. Oraingoan, udalerriko altxor ezkutuak erakutsi beharko dituzte argazkietan, eta horiek aurkezteko azken eguna da azaroaren 23a; 12:00ak aurretik jasoko dituzte argazkiak.
Hala, argazki lehiaketaren zortzigarren edizioan, Gautegiz Arteagako altxorrek duten itxura irudikatu beharko dute argazki lehiaketako argazkiek. Juan Felix Naberan alkateak dio lehiaketa udalerriak oparitzen dituen altxorrez gozatzeko “aitzakia” ere badela lehiaketa, familian egiteko ekimena.
Edozein pertsonak parte har dezake, baina bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, aurretik aldizkari, egunkari edo liburu batean argitaratu gabekoak.
Argazkiak formatu elektronikoan edo formatu fisikoan edo paperean aurkeztu ahal izango dira, eta jabeek lehiaketa amaitutakoan jasoko dituzte. Azaldu dutenez, argazkietan norbait agertuz gero, egileak bere baimena izan beharko du argazkia lehiaketara aurkezteko.
Herritarrek udaletxean utzi edo posta arruntez (Herriko Eparantza 1, Gautegiz Arteaga, 48.314) edo posta elektronikoz (udala@gautegizarteaga.eus) bidali beharko dituzte argazkiak.
Jasotako argazkien artetik hamabi aukeratuko dituzte egutegirako, hilabete bakoitzeko bana. Abenduaren 16an banatuko dituzte sariak kultur etxean, eta lehaiketagaz zerikusia daukan sari bana jasoko dute irabazleeek.