Astero legez, domekara (azaroak 6) bitartean parte hartu daiteke. Aste honetako saria Serrats kontserberak emango du.

Eingule? kanpaina bosgarren astera iritsi da, eta astelehenean martxan hasi zen bosgarren lehiaketa. Astero modura, domekara (azaroak 6) arte parte hartu daiteke lehiaketan. Horretarako, eingule.bermeo-euskaraz.eus webgunera sartu baino ez da egin beharko.
Joan den asteko lehiaketan, aurrekoan baino parte hartzaile gutxiago egon ziren; 304 pertsonek bete zuten Eingule? lehiaketa. Laugarren lehiaketako irabazlearen izena ere jakitera eman dute: Pedri. Irabazleak Zubigane tabernan lau lagunentzako hamaiketakoa jasoko du saritzat. Aste honetako saria, berriz, Serrats kontserberak emango duela jakitera eman dute.
Kanpainaren protagonista den Juan Lebatz websailaren azken kapitulua ere ikusgai dago eingule.bermeo-euskaraz.eus kanpainaren webgunean. Hala ere, astero legez, Euskara Sailaren YouTube kontuan ere ikusi daiteke, eta WhatsApp bidez ere zabaldu dute.
Eingule? ekimena sare sozialen bidez jarraitzeko aukera ere badago. Instagram eta Twitterren @eingule_ profilak jarraitu daitezke, Facebooken, berriz, @euskerasaila.bermeon kontua.