Azpeitia ezagutu dute nabarniztarrek
Nabarniztik Azpitirako bidea egin zuten 89 nabarniztarrek zapatuan, eta egun “bikaina” pasatu zuten. Pandemia aurreko urteetan urtero egiten zen irteera antolatzea erabaki dute aurten, eta herritarren erantzuna “oso ona” izan dela adierazi dute antolatzaileek.
Egun osoko jardunaldian, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu zuten, lehenengo, eta lurrunezko trenean ibili ziren, gero. Azpeitiko geltokia trenaren iraganera salto egiteko lekua da. Izan ere, bisitariek bertan aurkitu zituzten objektuekin trenbidearen iragana eta oraina bereizi ahal izan zituzten.
Trenbideen azpiegitura eta lanbideak ezagutu ostean, Urolako trenbidearen tailer mekanikoan sartu ziren. Museoa bisitatu eta gero, denboran atzera egingo zuten berriro. Izan ere, ehun urtetik gorako lurrunezko tren makina batean igo ziren, eta Urolako haraneko paisaiaz gozatuko zuten.
Bisita gidatuak eginda, Azpeitia ezagutzeko aukera izan zuten nabarniztarrek.